ATSOTITZAK ETA ESAERA ZAHARRAK

Euskarazko esamoldeak


Zerbaitetarik ari ez izan •No estar por la labor •Nafarroako Gobernuak ez du euskara bultzatzen, ez da horretarik ari.

Itoka jan, edan… • Comer, beber… deprisa y corriendo •Goseak amorratzen etorri da eta itoka jaten ari da.

Erorka heldu, etorri, ibili • Andar, llegar dando tumbos •Heldu zen bat behin erorka bidean ilunpetan eta aurkiturik galdegin nion…

Itsumandoka, itsura, itsuan, itsu-itsuan abiatu, egon, ibili… • A ciegas, a tientas • Aditz sistema ere, denboren balioa, ez da berdina alde guztietan, berdintsua izan arren. Gai horretan, ordea, itsu-itsuan gabiltza, nor bere euskalkitik irten bezain laster
Gogoa saldua ez izan • No ceder, no dar el brazo a torcer •Ez dute oraindik baietz esan, ez dute gogoa saldua.

Ederki aspertuta egon • Estar hasta el gorro, estar hasta el moño • «Arraioa! Urkiarekin ez zakela behinik behin uztarririk egin! Ederki aspertua negok ni urkiarekin egindako uztarriekin».

Andreak “Urkiola” izaki deitura, eta semearen andreak ere bai, eta ez konpontzen bitik ale batekin, eta horregatik esaten urkiarekin egindako uztarriekin ederki aspertua zegoela
Kokotseko zuloraino egon • Estar hasta el gorro, estar hasta el moño • Kokotseko zuloraino nago mutil horren ergelkeriez. Hurrengo txandan zakurraren ipurdira bidali behar dut.

Lepo zintzurreraino asea izan, Leporaino asea izan • Estar hasta los cataplines • Lepo zintzurreraino asea naiz komeria honetaz!

Bereak eta asto beltzarenak esan, hartu, ikusi • Decir, oír, recibir las de dios • Kopeta onean da Piarres egun! Hobe duzu deus ez erran eta bakean utzi, bestela beharbada zureak eta asto beltzarenak ikusiko dituzu

Artetik errateko • Dicho sea de paso • Artetik errateko, nabarmentzekoa da leku izen hauetan guztietan da agertzen dela, gaur egun, zenbaitek behinik behin, dago ibiliko genukeen testuinguruetan.

Burmuinak higatu, burmuinak idortu, burmuinak zulatu • Estrujarse los sesos, devanarse los sesos, romperse la cabeza • Zer egin bada pikorik eman gabe diru hura biltzeko? Burmuinak higatuak eta idortuak zeuzkan galdera horri ezin ihardetsiz • Pezeta bat ez sakelan eta, hala ere, gogoa lagunekin...
Amatxi elizan; Panpili bakarrik etxean: burmuinak zula, zarpak itzul... dena alferrik, deus ez aurkitzen!

 Pikorik ez eman, pikorik ez tiratu, kolperik ez jo • No dar, pegar (ni) golpe • Zer egin bada pikorik eman gabe diru hura biltzeko? • Hori mutiko koskoilandia!, alimaleko lana egiteko eta ez du pikorik tiratzen!

Azak ontzeko • Para colmo • Lanetik bota naute, medikuak operatu behar dudala esan dit, dirurik gabe nago eta, azak ontzeko, istripua izan dut autoarekin hona nentorrenean!

Iruzkinak